Lizarrako Udala eta programazioa Aste Santuan

Lizarrako udalaren webgunea lardaskatzen, hainbat proposamen topatu ditugu albisteetan. Osotara 10 jarduera dira, Kultura, Gazteria, Kirola eta Berdintasun arloek antolatuta. Eta horietan hizkuntza adierazten ez bada ere, oso liteke guztiak gaztelaniaz izatea, kasurik onenean kortesiazko euskararen agerpenekin lagunduta (salbu eta, agian, ludoteka).

Udalaren Kultura arloak antolatuta:

Udalaren Gazteria arloak antolatuta:

  • Jarduera eskaintza zabala Gazteria arloak antolatuta Aste Santurako. Apirilaren 19an, larunbata, Deskontrol escape room egongo da Deskontrolekin, doan, 6-8 laguneko taldeentzat; apirilaren 22an, asteartea, papercut tailerra (prezioa, 3 euro); apirilaren 23an, 24an eta 25ean, Game Fest eginen da, FIFA edo Fornite jokoen txapelketekin; eta 23an, Urban Dance masterclass bat ere egonen da (3€). Amaitzeko, larunbatean, apirilak 26, salting eta izotz patinajea egiteko irteera bat egonen da (irteeraren prezioa 15 euro). Oso jarduera ezberdinak dira, baina euskarari inolako aipamenik ez egitea pentsarazten du euskaraz ez duela ia presentziarik izanen.

UDalaren Kirol eta Osasun arloak antolatuta:

Berdintasun sailak:

  • Aste Santuko ludotekan izena aurretik emateko epea zabalik. Kartelean ez da adierazten ludoteka euskaraz izanen den, ezin jakin beraz, baina izen ematean hainbat informazio jasotzen dira, baita ikastetxea ere. Hori, baina, ez da bermea haurra D eredutik datorren ala ez, ikastetxe publikoan D, A eta G ikastereduak baitaude.

Beste era bateko emanaldiak, Nafarroako Filmoteka eta zinema programazioa:

 

 

 

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena