Larunbatean Lizarran Kantuz

Datorren larunbatean Lizarran Kantuz izanen dugu karriketan barrena. Ohi bezala, taldea Baxe Nafarroa kaletik abiatuko da 19:00ak aldera.

Kantuzaleen ekimenez, eta Gareanek antolatuta, hilero Kantuz taldea Lizarrako karrikak alaitzen ditu haien abesti, musika eta kalejirarekin. Horretaz gain, Lizarrako festetan Kantu-bazkari ederra ospatu ohi dute Santiago plazan eta ondoko herrietara ere joan izan dira inoiz.

Aurreko artikuluaOstiralean 10 gutxitan plazan! jolasak itzuliko dira: IV. saioa
Hurrengo artikuluaLizarrako Udala eta programazioa Aste Santuan