Lizarrako Kardoak 2016ko Bardoen Errebelazio Talde aukeratu dute

Errebelazio taldea

Datorren larunbatean Bardoak ekimenaren finala dugu Etxarri Aranatzen eta bertan sari andana banatuko da. Hiru talde sailkatuen artean txapelduna izendatzearekin batera, otordurik onena, agurrik onena, prestaketarik onena… sariak banatuko dira. Sari hauek aukeratzerako garaian, Bardoetan parte hartu duten taldeek bozkatu dute. Gure Lizarrako Kardoak taldeak saria eskuratu dute: Errebelazio Taldea izatearena. Zorionak!

Gogoratu, Etxarriko finalerako eta afarirako txartelak eskuragarri hemen.

Aurreko artikuluaIpuin Txokoa Garesen: Eñaut Gorbearen “Aldrebeskeriak” bihar, asteazkena
Hurrengo artikuluaEuskara Batzordea Garesen, martxoak 18 ostirala 19:00etan