Lizarrako kaleetan Euskara-Extreme … edo seinaleetako akatsak (euskaraz beti ere)

Nafarroa behera?
(Navarrista euskalfobikoek arrazoi, euskaldunok Nafarroa desagerrarazi nahi dugu,
behera Nafarroa! Nafarroa behera!)

Oraingoan kaleko seinaleetan, eraikin publikoetako karteldegian, Udalarenak, Nafarroako Gobernuarenak ala saltokienak izan, denetan topatu ditugu akatsak euskaraz. Argazki guzti hauek 2013an Lizarran aterata daude. Zuen herrietan euskara txukun eta garbian al dituzue seinaleak? Gurean bezala ziur zuenean ere badaudela.

Ondoko lerrootan duzue topatutako hainbat seinale, batzuk ulertzen zailak, gehienak akastunak eta beti umorez hartuak. Hobe dugu bai horrela hartu, baina zer pentsatuko luke erdal hiztun elebakarrak bere kalearen izena “Travesía de la plasa de toros” balitz, Kultur Etxeko biltegian “Halmacen” kartela baleuka, arrantzaleak “Coto de pesca De Señal Cangrejo” topatuko balu ala erditzera doan emakumea “Sala de partir“-ren sartuko balute?

Ez al diote batzuek zezenketak eta kultura bat direla? Ez dakit ba, euskaraz gaizki idatzitako karteletan baina hala dela ematen du.
(Lizarrako zezen plazaren ondoan kartel bat, bigarrena aldiz Kultur Etxearen barnean)
zezen plazakokultur etxea

Testuaren ordena … batean nahaspila bestean, gutxienik, arraro
Nagusia kaleaKarramarrokokoko
Ez al litzateke hobe “Wenceslao Oñati anaiaren/fraidearen kalea” edo “Oñatiko Wenceslao anaiaren/fraidearen kalea” gisara?
ordenaordena

Noiztik noizera akatsa ala saltoki handien marketin kanpaina ausarta?
(“Astelehenetik larunbata” horrek honela jarrai dezake
… da, egunero asteburu! Merkealdiak mukuru!“)
liburutegiaSabeco

Herri honek badu arazo larria txakur kaka ala (i)goroz(ki)ekin
txakur kakakk

Terrorezko panorama hau ikustean, normala da osasun(bidea) ere kaltetua izatea … emakumea banintz eta haurdun banengo ez nintzateke inolaz ere sartuko Lizarrako “erdibitze gelan”!
medikua(k)erditze gela

Haurrak supermerkatuan izutzeko ala? kontuz! kokoa datorrela!
koko

Aurreko artikuluaGurasoek D ereduan izena emateko izan dituzten zalantzak, nola gainditu … elkarrizketak Lizarraldeko hiru gurasori
Hurrengo artikuluaLizarra Ikastolaren matrikulazio kanpaina: “Dena bat dator”