Gurasoek D ereduan izena emateko izan dituzten zalantzak, nola gainditu … elkarrizketak Lizarraldeko hiru gurasori

elkarrizketa noticiasen
(Diario de Noticiasen argitaratutako elkarrizketak, klikatu hemen irakurtzeko)

Matrikulazio kanpainaren baitan Lizarraldeko hiru gurasori elkarrizketak egin zaizkie. Aukeratutako gurasoek hiru ezaugarri zituzten: D ereduan izena emateko zalantzak izan zituzten baina azkenean izena eman zuten, egun D eredua eskaintzen duten hiru eskoletan dituzte haurrak (Lizarra Ikastola, Remontibal eskola eta BHI Lizarraldea) eta erdaldunak ziren (edo dira).

Horrela, ondoko galderak egin dizkiegu Alizia, Adolfo eta Natxori: “Ez dakigu euskaraz, nola lagundu haurrei? Euskaraz bakarrik ikasita gaztelania ongi ikasiko dute? Ikasketekin jarraitzean, gaztelaniaz egitekotan, arazorik izanen al dute? Azkenean euskaraz matrikulatu zenituzten haurrak, zerk lagundu zizuen erabakia hartzen? Izan zenituen zalantzak, urteen esperientziarekin, baieztatu ala gezurtatu dira? Nola azalduko zenuke zer den murgiltze eredua?

Elkarrizketak otsailaren 8ko larunbatean Diario de Noticiaseko Lizarraldeko gehigarrian argitaratu zituzten, klikatu irudiaren gainean handitzeko. Elkarrizketak gaztelaniaz daude nahiz eta haietako bat euskaldundu den eta beste bat euskalduntzeko bidean dagoen.

elkarrizketak

Aurreko artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko otsailaren 10etik 23rako euskal agenda
Hurrengo artikuluaLizarrako kaleetan Euskara-Extreme … edo seinaleetako akatsak (euskaraz beti ere)