Lizarrako Julio Caro Baroja museo etnologikora bisita larunbatean 12:00etan

Caro Baroja museoa

Helduei bideraturiko jarduera honetan museoaren biltokia bisitatuko da. Berau leku publikoa ez denez, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenek trabak aurkituko dituzte sotoan eta baita lehenengo solairuan ere. Gaur egun Nafarroako Museo Etnologikoak 14.000 pieza baino gehiagoko erreserba-funtsa dauka, dena dokumentatua, pieza bakoitzak bere katalogazio fitxa baitauka. Nafarroako gizartearen iragan hurbileko bizimodu, jarduera ekonomiko eta sinesmenak erakusten dituzte bildutako piezek, gaur eguneko Foru Komunitatearen lurraldearen barrenean. Informazio gehiago Julio Caro Baroja museoko webgunean.

Bisita larunbata honetan, ekainak 8, eginen da eta 12:00etan hasiko da. 11:30ean ondoko Volante tabernan geratu gara kafea hartzeko. Animatu gurekin!
Segurtasunagatik, bisitariei NANa erakusteko eskatuko zaie. Eta, bestalde, gehienez 25 lagun sar daitezke bisitan. Hortaz, bisita erreserbatu behar da. Horretarako, jo Lizarrako AEK euskaltegira (lizarra@aek.org, 948 552 406 / 607 613 837) edo Mintzakidera (lizarbeibarmintza@gmail.com, 672 050 155). Museoa Merkatondoa futbol zelaiko sarreraren ondoan dago.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena