Lizarrako inauteriak 2026

Urtero bezala data hauetan, inauteriak Lizarrara iritsi dira. Lizarra Festagiro Taldeak, kaldereroekin eta 97ko kintarekin batera inauterietarako egitarau oparoa aurkezten du. Aurten inauteriak otsailaren 6ean hasiko dira Kaldereroen jaiarekin. Otsailaren 7an herri inauteriak ospatuko dira eta azkenik otsailaren 14ean inauteri koloretsuak izango ditugu.

HERRI INAUTERIAK
Jende guztiak ikazkin, sorgin, lamiaren… mozorroa prest izan dezan, mozorro tailerra egingo dugu: urtarrilaren 27an, La Bota peñan 18:00etan. Herri inauterietako dantzak ezagutu eta ikasteko aukera izango dugu aurten, Larraiza dantzari taldearen eskutik. Urtarrilaren 29an dantza poteo tailerra egingo dute 18:30ean Peña la Botan. Aurten, otsailaren 6an 18:30ean, inauteri giroa berotzen hasteko, Sugarra gaztetxean inauteriekin lotutako hitzaldia izango dugu, “inauteriak, maskaradak eta transgresioa” izenburuarekin.

Berritasun gisa, inauterien aurreko astean, otsailaren 2tik 6era bitartean, arratsaldero 17:00etatik aurrera, zezen plazan, herri inauterietako kalejiran aterako diren karroza egiteko lekua izango dugu. Horien artean, ikazkin, sorgin eta D ereduko eta ikastolako txikien karrozak ez dira faltako.

11:00etan, Sugarra gaztetxean, salda bat hartu eta mozorroa prestatu ondoren puzka eta kalejira egingo da, ikazkinen karrozarekin. 11:30ean txikienak Foru Plazan bilduko dira eta 12:00etan kalejira hasiko da. Kalejira honetan Larraiza dantzari taldea, Ganorabako fanfarrea, jakitun, aker, erraldoiak eta ikazkinez jantzitako txikien karrozak parte hartuko dute.
Parte hartzaileek Foru plazan bat egingo dute 13:00ak aldera eta bertan AEK eta Lizarrako mendizale taldearen eskutik luntxa egongo da. Hamaiketakoa animatzeko asmoz, Ainhoa Egizabal eta Belartsen eskolako dantza taldearen emanaldiak izango ditugu, baita dantza tradizionalak ere, Larraiza Dantzari taldearen eskutik. 14:30ean Remontival pilotalekuan bazkalduko dugu. Inauterietako menu tipikoa; helduentzat; entsalada, babarrunak sakramentu guztiekin edo azarekin, eta postrea. Txikientzat Peñaguda elkarteko sukaldari onenek prestatutako makarroiak egongo dira. Aurten gehienez 500 pertsona espero ditugu. Bazkarirako tikectak, helduentzat 17 € eta 10€ren truke haurrentzat. Ino, Berri, Equivalenza eta Ametsa-n eskuratu ahal izango da otsailaren 2ra arte.

19:00etan, Sugarra gaztetxe eta Bota Elkartearen artean elkartuko gara kalejiran ateratzeko. Kalejira honetan herriko hainbat taldek parte hartuko dute: Larraiza dantzari taldea, Lizarrako trikitilariak, Lizarrara dantza taldea, Aita Hilario Olazaran txistulari taldea, Ganorabako fanfarrea, Bilatortako Txaranguika, Larragako joaldunak, Oteitzako Arrano elkartea eta Deierriko batukada. Bestetik, hainbat karroza izango dira; hala nola, ikazkin, sorginak eta eskoletako txikienen karrozak, animatzen den ororekin batera. San Martin plazan, geldialdi bat egingo da (mokadutxo batekin San Andres peñaren eskutik). Azkenik,Foruen plazan, ikazkin dantza egingo dugu suaren inguruan. 21:00ak aldera La Bota Peñara joango gara eta bertan afari-askaria eskainiko da. Eguna amaitzeko, musika eta giro ederra izango da La Bota Peñan eta Sugarra Gaztetxean.

Azkenik, otsailaren 14an, larunbatean inauteri koloretsuak ospatuko dira. 17:00etatik aurrera haurrentzako animazioa eta txokolatada egongo da. Aldi berean, mozorro lehiaketarako izen-ematea 18:00etan izango da eta kategoria ezberdineko sariak izango ditugu: Haurrak eta helduak gehienez 100 €-ko sariekin!!

Lizarraldeko jende guztia animatu nahi dugu inauterietan atera, gozatu eta parte hartzera. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu egun hauetan euren lanarekin laguntzen duten pertsona eta kolektibo guztiei, haiek gabe ezin izango bailirateke inauteri hauek ospatu, eskerrik asko benetan.

Azken urte hauetan Lizarraldeko herri askotan garai batean inauterietan genituen pertsonaiak berreskuratzen lan handia egiten ari direla esan nahi dugu. Hori dela eta, gure eskualdeko herri askotan ospatuko diren inauterietan parte hartzera animatzen dugu jendea: Larraga urtarrilak 24, Oteitza urtarrilak 31, Lizarra otsailak 6-7, Lezaun otsailak 12, Ameskoa eta Gesalatz otsailaren 12-14, Aberin, Muniain, Morentin, Lukin, Sartaguda otsailaren 21ean, Arroitz otsailak 28, Artaxona martxoak 7, Egaibar martxoak 14.

LIZARRAKO INAUTERIAK 2026
KALDEREROAK, OTSAILAK 6 OSTIRALA
18:00 Foru plazatik kaldereroen kalejira
20:00 -Zezensuzkoa eta txokolatada Foru plazan

HERRI INAUTERIAK: MOZORRO TAILERRA, DANTZA POTE, HITZALDIA
– Urtarrilak 27: Mozorro tailerra, Peña la Bota 18:00
– Urtarrilak 29: Inauterietako dantza-potea, Peña la Bota 18:30
– Otsailak 6 hitzaldia: “Inauteriak, maskaradak eta transgresioa” Sugarra Gaztetxean 18:30
– Otsailak 6, Remontivaleko D ereduaren 30. urteurrena dela eta, eskolako Herri Inauterien emanaldia Foruen Plazan egingo da. 15:30ean Foru plazan.

HERRI INAUTERIAK, OTSAILAK 7 LARUNBATA
Kalejira txiki:
11:30 Mozorro topaketa Foru plazan
12:00 Kalejira hasiera
Gazte puzka:
11:00 Salda beroa eta mozorro prestaketa Sugarra gaztetxean
12:00 Gazteen kalejira eta puzka
13:00 Hamaiketakoa eta dantzak Foru Plazan
14:30 Bazkari herrikoia Remontibal Frontoian: 17€ helduak – 10€ txikiak. Tiketak: Berri, Ametsa, Equivalenza, Inon salgai.
17: Ametsara igoera
19:00 Kalejira La Bota elkartetik
21:00 Askaria: Peña la Botan
Ondoren, parranda Peña la Botan eta Sugarra gaztetxean

INAUTERI KOLORETSUAK, OTSAILAK 14, LARUNBATA
17:00 Foru plazan: Txokolatada, musika eta mozorro
lehiaketarako izen emateak
18:00 DJ eta mozorro lehiaketa
20:00 Txaranga

Antolatzen du: Lizarrako Festa Giro Taldea
Lagundu eta parte hartzen dute: Exdantzaris Francisco Beruete, Fanfarre Alkaburua, Gaiteros Zalatambor, Larraiza dantzari taldea, Ainhoa Egizabal dantza eskola, academia de baile Belarts, Quinta del 97, Remontivaleko D eredua, Ikastolako gurasoak, LUR Soinu Sistema, la Bota Elkartea, Peña la Bota, Peña San Andrés, Aiztondeta elkartea, AEK, Lizarrako Mendizale Elkartea, Peñaguda, Anfas, Oteitzako Arrano elkartea, Jakitun, Larragako Joaldunak, Lizarrako trikitilariak, Deierriko batukada, Ganorabako Fanfarrea, Txaranguika de Villatuerta, Lizarrara txalaparta taldea, Aita Hilario Olazaran Txistulari taldea, Larragako txistulariak, Lizarrako Mugimendu Feminista, Sugarra Gaztetxea eta Lizarraldeko mugimendu sozialista.

Aurreko artikuluaAsteburuan zinema: Oilaskoerbia eta marmotaren eguna
Hurrengo artikuluaAsteartean Clarinen: helduentzako ipuin-kontaketa