IHEOk antolatuta, helduentzako ipuin kontaketa Dorleta Kortazar ipuin-kontalariarekin: Hitzen lapurra. Saioa otsailaren 3an izanen da, asteartearekin, 19:00etan Lizarrako Clarin liburudendan.
Sinopsia: Bazan behin herri bat, elkar maitatzeko, sendatzeko eta ikasteko hitzik gabe gelditu zena. Kantuak eta kontuak gelditu zitzaizkien, eta horiek lapurtu ditut nik, zurekin partekatzeko. Hizkuntza baten galera, hitzaren boterea, eta hitzak maitasun bihurtzen dituen nerabea, guztiak ipuin bihurtuta.
Dorleta Kortazar: Berba hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen dudanean, bestelako mundu bat posible dela sinesten dudalako. Diote, begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen dudala, gozo, xamur, hizkuntza garbian eta zainduan.




