Karlismoaren Museoan haurrentzako tailerra eginen da irailaren 26an, larunbat honetan: “Banderen hizkuntza“.
Jardueraren oinarria da Iruñeko blokeoan Mariano Balesta detaileko komandanteak asmatu zuen bandera-hizkuntza, San Saturninoko dorreko zelatariaren eta hiriko goarnizioaren arteko komunikaziorako.
Irailaren 26an, larunbata, 17:30ean.
Saioa 5-12 urteko haurrentzat prestatu da eta animatzailea Inés Bengoa izanen da. Azkenik, saiora etortzeko ez da aldez aurretik izena eman behar. Taldea jendea iritsi ahala osatuko da, aretoa bete arte (40 lagun gurasoak eta haurrak barne).




