Lizarrako festak: Txosnagunea

Urtero bezala, hemen dira Lizarrako txosnak! Ostegunetik hasita, festaurrekoa, eta igandera bitarte musika protagonista izanen da, baina ez bakarrik, eman begiratua egitarauari:

Festagirok prentsaurrea egin du Lizarrako jaietarako antolatu duten egitaraua eta antolamendua azaltzeko, “Bi urtez Txosnak antolatu gabe egon ostean, inoiz baino gogotsu eta indartsuago gaude“. Hala, antolaketaren aldetik, aurreko puntu morea eskainiko dute: “edozein eraso ematekotan, salatu eta babesa jasotzeko“. Gainera, ohiko barrari zati bat gehitu diote bertan soilik garagardoa arrunta eta artisaua egongo dira. Azkenik, Lizarrako Txosnen kamisetak eskuratu ahalko dira barran bertan.

Egitarauari dagokionez, “Egitarau oparoa lortu dugu beti bereizi gaituen ilusio, konpromiso eta lan kolektiboarekin“. Bestalde, antolatzaileek dei egiten diete “Lizarrako gazteei txosnetan txandak egitera eta egitarauaz gozatzera inolako erasorik egin gabe eta lanean ari den jendea errespetatuz“. Hona hemen antolatu dugun egitaraua:

Abuztuaren 4tik 7ra izango dira. Ostegunean 21:30ean ekitaldiaren hasita eta igandera arte. Baina, ez ahaztu, astelehenetik aurrera, txosnaren muntaiarekin egongo garela, eta abuztuaren 8an desmuntaia izango dela. Lan honetan ere laguntzera animatzen zaituztegu. Barrako txandetan ere laguntza behar dugu, animatu eta parte hartu!

Abuztuak 4, osteguna
21:30 Ekitaldia eta txupinazoa
23:00 Kontzertuak: No Limits, Sara Hebe, Rodeo

Abuztuak 5, ostirala
14:00 Bermuta: Jum!
15:00 Bazkaria
18:00 Kalejira: Batukada + Karaokea
20:30 DJ: Lis’J
23:00 Kontzertuak: Ultimos Reyes, The Capaces, Bolbora, DJ Suizidio Kolektivo

Abuztuak 6, larunbata
19:30 Goazen abestiak eta koreografiak Dindarekin
23:00 Kontzertuak: Katez, Irkaia, Raimundo el Canastero, DJ Kaidara

Abuztuak 7, igandea
15:00 Sound Systemari buruzko hitzaldi interaktiboa
17:00 Meeting: Bombadil Sound System vs Cervus Sound System

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena