Lizarrako festak: Bota Peña

Jairik gabe bi urte iragan eta gero, La Botak ilusio handiz prestatzen ari da aurtengoak. Aurten, 2015 urtetik aurrera egin bezala, La Botak txosna jarriko du Santiago plazan. Bertan espazioa partekatzen da beste eragileekin batera jai egitarau oparoa, anitza eta euskalduna osatzeko aukera izan da. Eremu honetan La Botak honako ekitaldiak prestatu ditu:

  • Ostirala, abuztuak 5,13:00etan jaiei hasiera emateko bermuta.
  • Igandea, abuztuak 7, 13:00etan Bertso bermuta Aner Periz eta Onintza Enbeitarekin; gai jartzailea Ander Aranburu izango da.
  • Igandea, abuztuak 7, 19:30etan Kantuz Txiki. Bertan peñako txikiek eginiko pankarta ikusgai egongo da.
  • Astelehena, abuztuak 8, 24:00etan Flitter taldearen kontzertua.
  • Asteartea, abuztuak 9, 12:00etan Txutxin Ibañez eta Garibaldirekin bermuta.
  • Asteazkenean, abuztuak 10, Herri Kirolak antolatu ditugu Foru Plazan 12:00etan.

Peñaren egoitzari dagokionez, ostiralean, abuztuak 5, bazkaria bertan ospatuko dugu eta jende guztiarentzat irekita egongo da lokala. Bertan, beste batzuetan bezala ur-txirristaz gozatzen ahalko dugu. Asteazkenean, abuztuak 10, 17:00etan.

Txaranga Lizarran barna ibiliko da egunero; dianetan, arratsaldeak girotzen eta bajadikan. Herritarrak alaitasunez, askatasunez eta pertsona ororekiko errespetuz ondo pasatzera animatu nahi ditugu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena