Lizarrako Euskararen Maratoiaren senideak: 40tik gora jada Euskal Herrian

(Mapa eta artikuluaren ideia Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz albistetik hartuta, Topagunea)

Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak (…) 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen hasiak dira horietako batzorde asko“. Ekimen honek 3 gako izanen ditu:

  1. Euskal hiztunak aktibatu euskara gehiago erabiltzeko.
  2. Hizkuntza inertziak aldatu nahi dira ohitura edo jarrera berriak eskuratuz.
  3. Ekimen bateratu eta nazionala izanen da.

Hortaz, Lizarrerriko Euskararen Maratoiak egitasmo honekin bat egiten du bete betean; tokiko Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxoek asmo dute 3 egunez euskara gure egunerokotasunean txertatzeko. Horretan laguntzeko, azaroaren 17, 18 eta 19an egitarau ederra antolatu dugu. Eta egitaraua agertokia bada ere, protagonistak Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxoak izanen dira.

Ezagutu nahi beste ekimenak? “Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz albistera (Topagunea). Edo, bestela, entzun Euskadi Irratiko Faktoria saioa:Hizkunta inertziak aldatzeko ekimen nazional bateratua egingo da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena