Lizarrako euskaltegiarekin familia barnetegia Etxarrin

familia barnetegiko argazkia

Joan den maiatzaren 17/19ko asteburuan guraso taldeetako ikasleen familiek eta Beinat Etxepare AEK euskaltegiko irakasleek transmisio barnetegia egin zuten Etxarri Aranatzeko kanpinean. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere (a ze nobedadea aurten!) ederki pasatzeko aukera izan zuten. Hogeita hamar bat lagunek (hauetatik 13 haur) ohiko jolas eta klaseez gain, arratsaldean tailerra egin zuten, talde batek kasu, txontxongilo emanaldia eskaini zien haur eta helduei. Igandean ere, txorien museoa bisitatzeko aukera izan zuten.

Lizarrako euskaltegiak, AEKko ohiko eskaintzaz gain, ikasturteko programazioaren baitan asteburuko barnetegiak eskaintzen dizkie ikasleei. Euskaltegiko ikasgela tipologia begiratuta, arratsalde-gaueko ikasleak %43 izan ditugu azken urteotan, eta guraso-taldeetakoak, %28. Kopuru apalagoa, baina esanguratsuak ere, ditugu autoikaskuntza ikasleak, %13 eta herrietan sortutako klaseetakoak, beste %13. Ikasle kopuruei so eginda, bi asteburuko barnetegi eskaintzen zaizkie, bata barnetegi arrunta, aurten Lekarotzen egina, eta bigarrena famili edo transmisio barnetegia.

Transmisio barnetegian, asteburu oso bat euskaraz egiteaz gain, helburu dugu guraso eta haurren arteko harreman euskaldunean laguntzea. Hori dela eta, jolasak, klaseak, tailerrak … oro har barnetegi osoa, familia barruko harremanari begira diseinatzen da. Esperientzia ederra izaten da familiendako, eta horren erakusgarri, esker ona adieraziz haurrek egindako ormirudia:


esker onak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena