Ba al duzu lagun erdaldunik? Hauxe duzu aukera, ostegunean ordu bat doan Lizarrako euskaltegian!

ordu bat doan

Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko AEK-k kanpaina iraunkor abian jarri du Nafarroa osoan: ordu bateko euskara eskolak eskainiko ditu, doan, herritar guztiontzat irekiak.

Ekimen honek beste helburu bat izango du: AEK-k Administrazioari, Nafarroako Gobernuari, hain zuzen ere, interpelazio zuzena egin nahi dio, helduen euskalduntzea aintzat hartzeko eta bere erantzukizuna har dezan. Horrela, helduen euskalduntzearen ordu bateko eskolaren kostea kontuan hartuta, saio bakoitzaren balizko faktura Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.

Adiskidearekin, lankidearekin, senidearekin euskaraz egin nahi badugu, gure ardura ere bada berau animatzea euskaltegira. Honakoan aukera paregabea dugu hortarako: doan, eta ordu batez, euskara apurtxo bat ikasi eta euskaltegiaren metodologia ezagutu; pagotxa hi!

LIZARRAN: Ekainaren 6an, arratsaldeko 19:30ean euskaltegian

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena