Lizarrako Egunak bi egun aurten!

Datorren maiatzaren 2an eta 3an, ostirala eta larunbata hurrenez hurren, Lizarrako Eguna ospatuko da. Bigarren edizioa eta bi egun izanen dira, eta euskarak presentzia nabarmena izanen du. Hasi ostiraleko bertso-poteoarekin, Joanes Illarregi, Xabat Ilarregi eta Lizarraldeko bertso eskolarekin, eta segi larunbateko bermut-kontzertua (Zahar Onak) eta iluntzeko kontzertuekin: Trikidantz eta Lehiotikan.

Ezin ahaztu herrigunea, Kantuz, eta bestelako ekitaldi sorta ere. Jarraian egitaraua xehe-xehe.

Maiatzaren 2an, ostirala:

  • 18:00etan pilota partiduak San Migel pilotalekuan (haurrak eta bikote mistoak). Bitartean, haurrentx txokoa, txokolatada eta puzgarriak.
  • 20:00etan bertso poteoa Ametsa, Orreaga, Katxetas, Berri eta Herrikoan. Bertsolari: Joanes Illarregi, Xabat Ilarregi eta Lizarraldeko bertso eskola

Maiatzaren 3an, larunbata, goizez Santiago plazan:

  • 9:00etan mendi martxa Aiztondetara.
  • 11:00etan Herrigunea irekiko da: makrame tailerra, dantza tailerra, txalaparta, haurren txokoa (puzgarriak, aurpegiak margotu, txapa tailerra…) eta argazki erakusketa.
  • 11:00etan Bermut-kontzertua Zahar Onak taldearekin.
  • 15:00etan herri bazkaria eta bazkalostean puzgarriak eta Kantuz.
  • 17:00etan kuadrillen arteko herri kirolak. 5 laguneko taldeak.
  • 20:00etan kontzertuak: Leihotikan eta Trikidantz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena