Hemen duzu 10. eta aurtengo azken irakurketa-aholkua, AEK-ko ikaslea eta Murugarrengoa den Amaya Maestu-k egina: “Minan”, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde.
MIÑAN, Amets Arzallus
Miñan Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du. Ibrahima migratzaile bat da eta liburuan zehar lehenengo pertsonan Afrikatik Europara bidean ezagututako jendea eta sufritutako egoera latzak deskribatzen ditu. Berarekin bidaian egongo bazina bezala sentitzen zara, izan ere, Ibrahimaren sentimenduak oso sakon eta agerikoak dira eta lekuen deskribapenek laguntzen dute zure buruan errealitatea irudikatzen.
Beraz, hunkitzeko gogoa baduzu eta migratzaileen egoera hurbiletik ezagutu nahi baduzu, “Miñan” liburua oso aproposa da horretarako.
AMAYA MAESTU