Liburu-aholku berria: TXIMELETAK

AEK-ko ikastalde baten eskutik, liburu-gomendio berria dugu gaur eskuartean: TXIMELETAK, Miren Agur Meaberena, eta Iñaki Holgadoren marrazkiekin lagunduta, A2 mailarako egokia den istorioa kontatzen duena.

TXIMELETAK, Miren Agur Meabe
Liburu honetan neska txiki baten bizitzari buruz hitz egiten da. Hasieran, neska jaio zenean tximeleta bat jarri zen bere amaren bularrean eta hori zorte onaren seinalea zela esan zion erizain batek. Baina gero, gauza txar asko pasatu zitzaizkion. Adibidez: bere amabitxi hil zen, bere etxea erre zen, etab.

Bere bizitzako pasarte guztiak tximeletarekin lotuta daude, urteetako bizipenak animalia horrekin lotzen ditu. Istorioa oso gogorra da baina bukaera irekia dauka. Argi dago ez dela umeentzako liburu bat eta emozio asko sorrarazten ditu.

Sinopsia: Tximeletak (A2) (+CD), Miren Agur Meabe Plaza, Iñaki g. Holgado (Il.): Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik?

Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu…

Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena