Maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia.
Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin lankidetzan arituz. Egun hori ospatzeko, Santiago plaza aukeratu da:
- 10:00etan irekiera eta azoka. Literatur lanak eta lan grafikoak saltzeko postuak egun osoan zehar.
- 12:00etan musika Iratxe Andueza eta poema irakuketa Ainhoa G Aragüesekin.
- 17:30ean hitzaldia Idoia Iribertegi, Agustin Ferrer eta Iban Zalduarekin.
- 18:30ean liburuak sinatzea: Irati Fernandez, Iban Zaldua, Agustin Ferrer, Ainhoa Garcia…
- 18:30ean irakurketa kolektiboa (Kristina Berasain). Aukeratu liburu kuttun bat eta pasarteren bat irakurri.
- 19:30ean Maddiren kontzertua.
Gogoan izan, hiru liburu-dendari euskaldunak dira, eta laugarrenak ulertzen du. Bai eta Cromlech zein Atelierreko artistek ere. Egiezu euskaraz!
Bestalde, liburuen sinatzaile ia guztiak ere euskaldunak dira! Eskatu dedikatoria euskaraz!




