Gareanen Irakurri Gozatu Bertan erosi eta Irakurri (IGBO) kanpainak martxan darrai eta lehendabiziko erosketa-txekearen irabazlearen izena ezagutu dugu jada.
Aroa, 8 urteko lizarratarrak jaso du erosketa-txekea. Lizarra Ikastolako ikasle honek Toti Martinez de Lezearen “Nur eta espazio-ontzia” liburuarekin hartu du parte ekimenean eta zoriontsu agertu zaigu liburutegira berea den erosketa-txekearen bila. Adierazi duenagatik oraindik ere ez du argi zer liburu erosi nahi duen, baina irrikitan dago Lizarrako liburudendetara hurbildu eta zer liburu erosi kuxkuxeatzen hasteko. Izan ere, erosketa-txekea Lizarrako Clarin, Dragon Comics, Ekolore edo Ino liburudendetan baliatu ahal izango du euskarazko liburuak erosteko.
Urtero bezala, irakurleek harrera itzela egin diote Irakurri Gozatu Bertan erosi eta Oparitu
kanpainari aukera paregabea eskeintzen baitu euskarazko literatura ezagutzeko, bertako
ekonomia bultzatzeko eta nola ez, irakurketaz gozatzeko. Oraindik ere maiatza osoan zehar
parte-hartzeko aukera izanen duzue. Anima zaitezte!




