Larunbatean kontzertu aparta: Joseba Irazoki

Joseba Irazoki musikari moldakor, polifazetiko eta geldirik ez dagoena, trebea konposizioan eta inprobisazioan. Bere proposamen artistikoa ohiz kanpokoa bezain sailkaezina da, non folka, rocka, psikodelia eta esperimentazio instrumentala elkartzen diren.

Bakarkako ibilbide luzearekin, Athom Rumba taldeko kide ohiak estudioko hainbat disko ditu. Azkena, “Split”, Pettirekin batera argitaratutako EP bat da, non rock-and-rolla zein psikodelia biltzen diren.

Datorren larunbatean, azaroak 18, kontzertu aparta Los Llanos Kulturagunean 20:00etan: Joseba Irazoki eta lagunak Sarrera: 5 euro, txarteldegian eta online.

Nafarroako Gobernuaren Bira Nafarroan Barna programa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena