Larunbatean ipuin-paseoa: «Eraulgo artea» audio-ipuina eta ilustrazioa

Datorren larunbatean «Eraulgo artea» audio-ipuina eta ilustrazioa estreinatuko dira Eraulen, eta non hobe ipuina gertatzen den lekuan bertan baino: Eraulgo artea. Zuhaitz hori Nafarroako Monumentu Natural izendatu zuten 1991n, eta bere itzalean entzun ahal izango dugu lehen aldiz Ines Bengoaren audio-ipuina. Halaber, ipuinean oinarritutako Irati Fernandezen ilustrazio ederra aurkeztuko dugu, ipuinaren mundu magikoak eta errealitatearen xehetasunak bat egingo dute ilustrazioan.

Hitzordua:

  • 11:15ean Eraulgo garbitokitik abiatuko da paseoa
  • 11:30ean estreinatuko dugu audio-ipuina, Eraulgo artean bertan. Ondoren hamaiketakoa eskainiko digute erauldarrek.

Gomedioak:

  1. Eguzki-babesa eramatea: krema, txanoa, ura.
  2. Telefono mugikorra eta kasko batzuk, ipuinean murgiltzeko onena familia bakoitzak telefonoa eta kaskoa eramatea izanen da, baina bozgorailuetatik ere emitituko da han bertan.

Egileak: Audio-ipuina Ines Bengoak egin du eta ilustrazioa Irati Fernandezek. Deierriko Udalak finantzatzen du eta honako laguntzaile hauek izan ditu: Eraulgo kontzejua, Irantzu euskara zerbitzua eta Nafarroako Gobernua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena