Ostiralean Herdoil eta La Eskolta kontzertuan Bota Peñan

Datorren ostiralean, ekainak 2, 22:00etan kontzertu bikaina izanen dugu Bota Peñan. Sarrerak 10/12€ dira eta aldez aurretik eskuratu ahal dira Bar Berri, Ametsa Taberna, Katxetas Jatetxea eta Ino Liburudendan

HERDOIL (Punk Oil) taldea 2014an Euskal Herriko hiriburuan sortu zen.Urte horretan bertan, haien lehenengo lana plazaratu zuten: “Iparra Galdu Barik” LP-a. 2018an “Noiz Arte?” EP-a argitaratu zuten eta 2020an “Inboluzioa” LP-a.
Urte hauetan zehar, eta formazioan zenbait aldaketa egin ondoren, Herdoil Euskal Herriko punk rock eszenako talderik indartsuenetako bat bezala sendotzen ari da, bere zuzeneko indartsu eta kementsuari esker.
Ekainaren 2an “Dena Bukatzear Da” (2023) estudioko EP berria aurkeztuko dute La Bota Lizarra Peñan. Ez galdu!

LA ESKOLTA 2020ren amaieran eta pandemia garaian La Casa De Las Ratas-en jaiotako Punk taldea da (Lizarrako okupa bat). Banda hirukote bezala hasi zen (Pata batera, Esputo baxua/ahotsa eta Bober kitarra/koroak, eta 2022ren erdialdean Sidirin sartu zen abeslari bezala 2023ren otsailean, bere lehen maketa argitaratu baidute, “Que comience la Tempestad” izenekoa, lan autoproduzitua eta 6 abesti gogorrak, letra zuzenak… Punk Bizia! Txutiestudiosen grabatuta Unai Lageren eskuz. Oraindik ezagutzen ez badituzu… Etorri zaitez Ekainak 2 eta…”Que Comience La Tempestad!”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena