Larunbatean Euskararen erabileraren indarra gazteen artean topaketa

Datorren larunbatean, urriak 25, 10:20tik 13:00etara Euskararen erabileraren indarra gazteen artean topaketa Lizarrako Frai Diego Kultur Etxean. Euskaltzaindiak eta udalak antolatuta.

Euskararen erabileraren indarra gazteen artean topaketa Euskaltzaindiak Lizarrako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren barruan antolatu da, bertako gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko. Jardunaldi honetan, Euskaltzaindiak herritarren bizipenei erreparatu nahi die bereziki. Hori dela eta, bertako herritar eta eragileak izanen dira partaide nagusiak eta saioak kazetari batek gidatu eta dinamizatuko ditu.

Esan bezala, urriaren 25ean egingo da, Lizarrako Frai Diego Kultur Etxean, euskaraz. Hiru adar nagusi izanen ditu. Lehendabizikoan, kirolaren eta kulturaren arloan ezagunak diren bi lagunek sortu zirenetik gaurdaino eta haien egunerokoan euskararekin izan duten harremanaren berri emanen dute. Bigarrenean, bertako herritarrek hartuko dute hitza. Horrela bada, hiru gaztek euskaraz bizitzeko zer aukera dituzten, arlo horretan zer bizipen duten eta haien ikuspegia zein den azalduko dute. Bestetik, atsedenaldi labur baten ondoren, bertako ikastetxeetako bi irakaslek (haietako bat, Garean Euskaldunon Elkarteko kidea) eta EuskarAbenturako kide batek parte hartuko dute, ikastetxeek euskararen erabilera bultzatzeko dituzten tresna, baliabide eta egitasmoen berri emateko.

Aurreko artikuluaLarunbatean Bota Eguna eta besteak beste Belako kontzertuan
Hurrengo artikuluaAsteazkenean dokumentala eta solasaldia: 212 Mountains (XII. Mendi astearen barruan)