Larunbatean euskararen eguna Oteitzan

Larunbatean Irriherriren euskararen eguna izanen da Oteitzan: Goizean zehar artisautza azoka, jarraian euszunba herrikoia, ekitaldia eta dantzak. Bazkalaurretik, aldi berean, txikientzako tailerrak (buztina eta txapa-egitea), Kantu-poteoa eta mintza-poteoa aukeran.

Bazkarirako txartela azken eguna dugu gaurkoa, astelehena, eta horretarako bi aukera daude, Oteitzako jubilatuen tabernan hartzea edo adierazten den kontu korrontera ordainketa eginez. Azpian kartela xehetasun guztiekin.

Egun berean, Oteitzan bertan, arratsaldean pilota partiduak izanen dira eta ilunabarrean, herriko gazteen eskutik, San Joan suak eta kontzertua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena