Larunbatean Euskararen Eguna Lerinen

Datorren larunbatean, urriak 5, euskararen eguna izanen dugu Lerinen. Egun osoko egitaraua herri historiko honen karriketan euskararekin gozatzeko.

Goizean goizetik artisau azoka izanen da herriko plazan (10:00), ondoren leku berean umeentzako herri kirolak, trikitixa eta txapalarta (11:00), eta herriko gaiteroak karriketan barrena abiatuko dira (11:30). Eguerdi aldean 1.go ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa (12:00) eta jarraian dantza ikuskizuna txistulari eta gaiteroekin. Azkenik Tafallako abesbatzak kale nagusia alaituko du.

15:00etan bazkari herrikoia pilotalekuan izanen da (10 euro helduek eta 5 haurrek). Bazkalostean Puro Relajo taldearen kontzertua (16:30) eta ilunabarrean batukada herriko karriketan barrena (20:30 aldera).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena