Ikasturtea hasi eta ortzimugan askotariko ipuin kontaketak!

Denok jabetzen gara haurrei ipuinak kontatzea zeinen onuragarria den, adibidez, era.eus-en hitzak hona ekarrita: “Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz berriak, euskalkiak, errimak, melodiak, hitz-korapiloak, asmakizunak… Gure amatxi eta aitatxiek utzi diguten ondarea mantendu, gorde eta txikienei transmititzeko ardura dugu.

Eta ez hori bakarrik, ipuinekin irudimena lantzen da, jakin-mina pizten eta, batez ere, “ipuinak gozamena dira: irudimenaz eta fantasiaz gozatzeko aukera paregabea“. Ipuinak kontatzeko modu asko daude, gurasoek oheratzean kontatzea, online dauden bideo-ipuinak, edota zuzeneko kontakizunak.

Azken aukera honekin Lizarraldean zorioneko gara, aukera asko baititugu. Haur txikientzako Txokolipuinak programa beteranoak aurten ere Bota Elkartean programatu ditu 6 ipuin kontaketa saio. Eta, iazko esperientzia arrakastatsua ikusita, aurten ere Beldurrezko Ipuinak antolatuko dira (haur helduagoentzat, 9-13 urte). Bestalde, Lizarratik kanpo ere badira aukerak, urriaren 11n adibidez Lur Korta izanen dugu Jaitzen “Aurorita beti polita” saioarekin.

2019-2020 ikasturteko Txokolipuinak programazioa (Bota Elkartean 18:00etan):

  • Urriak 30 Ines Bengoa
  • Azaroak 27 Izaskun Mujika
  • Urtarrilak 29 Xabi Artieda
  • Martxoak 25 Lur Korta
  • Apirilak 29 Birjiñe Albira
  • Maiatzak 27 Maider Galartza

Eta, jarraian, hemen dituzue urrian zehar izanen ditugun ipuin kontaketak:

Urriak 11, ostirala, “Aurorita beti polita” Jaitzen

Urriak 27, lehen “Beldurrezko Ipuinak” saioa Bota Peñan

Urriak 30, lehen Txokolipuinak saioa Ines Bengoarekin

Albistea ilustratzeko erabili dugun argazkia Tumisurena da, Pixabay-n hartua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena