Datorren larunbatean, urriak 2, 17:30ean bisita gidatua izanen da euskaraz Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrean. Gehienez ere 18 lagun bisita bakoitzean eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Aldez aurretik erreserbatu ahal da Museoan bertan, harreran, edo 948 55 21 11 telefonoan.
Aukera aparta, beraz, erakusketa iraunkorra bisitatzeko eta baita aldi baterako erakusketa: Karlismoa komikian eta ilustrazioan. Izan ere, igande hau izanen baitu azken eguna.
Erakusketa hau komikia sustatzea helburu duen Tiza elkartearekin elkarlanean antolatu da. Erakusketa ikusgai izanen da irailaren 3tik urriaren 3ra eta bertan berrogeita hamar bat lan aurkezten dira, gehienak 1980ko hamarralditik gaur egun arte argitaratuak. Besteak beste, honako egileen lanak erakusten dira: Carlos Azagra, Juan Luis Landa, Javier Mina, Albert Monteys, Joaquín Resano, Paco Roca, César Oroz, Pedro Osés, edo Santiago Sequeiros.
Argibide gehiago museoaren webgunean.