Deierriko udalak euskara heldutan ikasteko metodologia dastatzeko doako mikro-ikastaroa antolatu du. Animatu zure lagunak euskara dastatzera, eta, batez ere, ohartzera AEKren metodologia komunikatiboarekin ikastea, praktikatzea eta harremanak egitea bat-batean etorriko direla!
Mikro-ikastaroa: Eskolak irailaren 21, 22 eta 23an. 18:00 > 20:00. Montalban Gizarte Etxean (Aritzala – Deierri).
IZEN EMATEA: 622154523 (whatsapp/telefonoa) edo euskara.irantzu@gmail.com
Epea: irailaren 21era arte (10:00etan). Gutxienez 6 lagun.