Karlismoaren Museoaren helburuak dira Nafarroako eta Espainiako karlismoaren historia ikertzea eta zabaltzea. Karlismoa XIX. eta XX. mendeetako historiaren testuinguruan aztertzen da, prozesu politiko eta sozial gisa, Europako eta munduko beste batzuen antzera. Helburu horiek lortzeko bere bildumak kontserbatu (funtsak eskuratu, dokumentatu eta zaindu), erakutsi eta ikertzen ditu (dokumentazioaren, lankidetzaren eta zabalkundearen bidez).
Zentzu horretan, aldian-aldian bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorrera eta haietako batzuk euskaraz dira. Datorren larunbatean, maiatzak 20, 16:30ean izanen da euskaraz.