Larunbatean Bertsondare Saioa Alkaiza eta Julio Sotorekin

Datorren larunbatean, abuztuak 23, BERTSONDARE saioa Lizarrako Karlismoaren museoan. Hasiera, museoko atean, 12.00etan.

Ekimen honen asmoa da bertsolaritzaren tradizioa (kultura-intereseko ondasun immaterial deklaratua) eguneratzea eta Nafarroako oraingo herritarrekin lotzea. Tokiko komunitateari eta lurralde hurbilari zuzentzen zaie, abuztuan eginen diren eta Nafarroako publikoari irekita egonen diren bi proposamenen bidez: Abuztuaren 23an, larunbata, Donejakue bideari buruzko saio berezi bat eginen da Lizarran; abuztuaren 30ean, larunbata, Nafarroako museoan izanen ditugu bertsoak, berriki museoan erakusgai jarri diren pieza bereziak gaitzat hartuta: Loizuko gizona eta Irulegiko Eskua.

Ekitaldi horietan Ander Aranburu izanen da gai-jartzailea, eta Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolari nafarrek parte hartuko dute.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena