Larraiza dantzari talde historikoak 60 urte betetzen ditu aurten, eta ospatzeko irailaren 26rako egun handia prestatu dute. Horren aitzin, eta egunean bertan Larraizarekin dantzatu nahi baduzu, jota zaharra eta Larrain dantzaren entsegua eginen dute irailaren 19an 18:00etan Lizarra Ikastolako jolastokian.
Parte hartu nahi duzu? Eman izena inprimaki honetan, jantzi zuri eta gorriz eta adierazi ondoko datuak:
– Izena
– Dantza-bikoterik ote duzun.
– Eta ez baduzu, mutila edo neska bezala dantzatuko duzun.
Bide batez, gogoratu irailaren 26ko festarako bazkariko txartelak eskuragarri dituzuela Katxetasen, Inon eta euskaltegian.





