Datorren larunbatean, Martxoak 25, 22:30ean kontzertu bikaina Peña La Bota Lizarra. Sarrerak 10 euro (12 egunean bertan) Berri taberna, Katxetas jatetxea, Ametsa taberna, Ino liburudenda.
WILLIS DRUMMOND taldeak “Hala ere” bere zazpigarren estudioko diskoa aurkezten du. Diskoa Johannes Buffek (Thurston Moore Group – Blick Bassy – The Drones – François & The Atlas Mountains – Dalek – Joseba Irazoki…) grabatu eta ekoiztu du willis drummond-ekin batera Shorebreaker estudioan, Tarnosen, 2022ko udaberrian.
INOIZ EZ taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du. Taldeko izena aldatu berri dute eta abeslari berri batekin datoz. 2019an, La Botan, Polybius izenarekin jo zuten.