Kotarro 72 kalean da eta egitaraua

2025eko festak ate-joka ditugu; arropa zuriaren bila ibili ondotik, ez da ageri gure gustuko kamiseta hura. Ezta Santiago plazako iturrian eserita agertzen gareneko argazkiko zapi hura ere. Baina berdin zaigu! Beste bat jarriko dugu: YALA Palestinarena, txosnena, Etxeratena, Vianako Oinezena edo Lizarrako armarriarena… Igual dio! Gogoz gabiltza, eta inork ez digu gure festa-irrika zapuztuko. Gure festak direlako. Herriko festak! Herrikoiak. Herriarenak.

Hauek ere ez dira festa arruntak izanen, bigarren urtez jarraian. Santiago plazak normaltasuna berreskuratu badu ere Bota Peña bertara itzulita iaz UPNk galarazi ondoren, Udalak ez du atzera egin txosnagunearekin eta aurten, bigarren urtez jarraian, ez dugu txosnekin gozatuko.

Hemen 2025eko festen egitarau osoa PDFn irakutzeko.

Aurreko artikuluaTxartel gorria Lizarrako Udalari: euskaraz jarduera bakarra eta kontraprogramatzen
Hurrengo artikuluaGarean Jai Alai egitaraua