Lizarrako festetan… JAI ALAI!
Urtero bezala, Garean euskaldunon elkarteak honako egitaraua ekarri du festa euskaratik alaitzeko:
Uztailak 31, ortzeguna
19:00 Jai bezperako jolasak Foruen plazan
Kulkirekin: Baserriko jolas-parkea.
Abuztuak 2, larunbata
12:00 Lizarran Kantuz eta, jarraian,
19:30 XII. Irrintzi txapelketa Santiago plazan.
Abuztuak 4, astelehena
19:30 Mugi boogie, haur berbena Santiago plazan
Oharra: Asteartean magia saio bat egon behar zuen txosnagunean, baina udal agintarien erabakien ondorioz bertan behera geratu da. Antza, emandako argudioen artean, txosnagunea ez omen dela haurrentzako egokia. Bitxia, urtetan Gareanek askotariko familia-jarduerak antolatu dituenean bertan eta horiek beti erantzun aparta eman dutenean. Ikusi bestela 2024an prestatu genuen salaketa bideoa:




