Kotarro 70 hemen da, Lizarrako festa ilunetan euskarak argi izpiak!

Kalean da Kotarro aldizkariaren 70 zenbakia, eta aurreko zenbakian legealdi honetako UPNren eta PSNren gobernuaren lehen urtearen balorazio-artikuluak idatzi genituen bezala, oraingo honetan UPNren agintekeriak asaldura sortu dute. Besteak beste, lehenbiziko aldiz ia 30 urtean badirudi ez dela txosnagunerik izanen. Hala ere, aldizkari honetan egitarau osoa jaso nahi izan dugu argi uzteko zer den galduko duguna zenbait alderdiren itsukeriagatik.

Bertan topatuko duzue egitarau ofiziala, egitarau baztertua, familiek beti eskertuo duten buruhandi eta erraldoien egitaraua, Festagiroren salaketa gutuna Udalari, Bota Peñaren eskertza jasotako babesari…

Hemen Kotarro guztiak PDF formatuan eta hemen Kotarro 70 hau.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena