Kotarro 31 eskuartean dugularik, orain ale digitala ere zabalduko dugu. 19. Korrika agertzeagatik ere horrek ez du esan nahi korrika eta presaka egin dugunik aldizkaria, mimo eta tentu handiz bete ditugu gure aldizkari xumearen 8 orrialdeak. Horrela Euskahaldunduren esanahia argitzen saiatu gara azalean Korrika Kulturalaren datak zehaztearekin batera.
Bi proiekturen gainean aritu gara bina artikulutan: Bota elkartea eta “24 ordu euskaraz” eta ohiko atalek ere izan dute bere tartea: Solanoren tira komikoa, foto-inkesta eta denborapasak. Amaitzeko, #ap25Anahitasuna-ren inguruko artikulu suharra topatuko duzue kontrazalean. On egin dagizuela!