Korrikak apirilaren hasieran zeharkatuko du Euskal Herria eta Lizarraldea apirilaren 5eko arratsaldean, asteartea.
Lasterketa Azantzatik sartuko da eskualdean, Gesalatzen barrena ibiliko aurrena (Genbe 18:39, Muetz 19:18), ondoren Aritzala, Abartzuza eta Bearin zeharkateko eta 20:56an iritsiko da Lizarrara. Egako hiria atzean utzita Aiegitik aterako da 21:35ean eta handik Iratxe zeharkatuz Murieta 22:45ean, Antzin 23:05ean eta Azedo 23:44ean egingo ditu. Hortik Arabako lurretara igaroko da Kabredon sartu-irtena eginez.
Hori bai, ez da egun bakarra izanen, izan ere apirilaren 2tik 3rako gauean 0:32an Lerin, 1:41ean Carcar, 2:40an Lodosa, 4:03an Carcar berriro, 4:22an Andosilla, 4:48an San Adrian eta 5:14an Azagra ere eginen ditu ordu txikitan.
Ibilbidea Korrikaren webgunean.
Ibilbidea Berria egunkarian.