Karlismoaren museoko “Gogoetak arte garaikidetik” programan egungo artistak gonbidatzen ditu beren diziplinatik karlismoaren historiari buruz hausnartzera, museoan eta dokumentazio-zentroan kontserbatutako kultura-ondasunen bitartez. Hala, oraingo honetan, KARLISKATURAK, umorea lubaki gisa. Maiatzaren 18tik abuztuaren 31ra ikusgai Karlismoaren museoan. Aukera polita uztailaren 2an edo abuztuaren 15ean erakusketa iraunkorrera eginen diren euskarazko bisita gidatuekin batera egiteko.
Umorea lubaki gisa
Jakina da historia berrikusteak zailtasun, ertz eta angelu itsu asko dituela, eta horiek askotan samurrak ez direla. Batez ere historia gerra batean oinarritzen bada –hiru kasu honetan–, are gehiago kontuan harturik gizarteak eta herriak babesten zutela eta gerra zibil fratrizida bihurtu zela. Gertaera haiek urrun daude, eta belaunaldi asko pasatu dira orduz geroztik. Horregatik orain posible da umorez interpretatzea eta karikaturen bidez sinplifikatzea.
Gainera, karlistaldietan prentsa asko inplikatu zen; alderdikeriaz jokatu zuen, agertu baitzen edo batzuen alde erabat edo besteen alde. Eta, beraz, karikaturak egiten ziren. Izan ere, umore garratza, esajerazio formala eta topiko tipikoak orokorrak eta jenialak izan ziren egunkari askotan: “El Papagayo”, “La Flaca”, “El Buñuelo”, “La Avispa”, “La Bomba” eta “el Loro”, besteak beste. Horietan, maiz agertzen ziren pertsonaia batzuen karikaturak: On Karlos, apez trabukodunak, Isabel II.a.
XIX. mendeko karikatura eta umorista grafiko horiek ezagutzeko, museoaren “Gogoetak arte garaikidetik” programaren barruan, erakusketak murgildu nahi gaitu mugimendu horren topiko, errealitate, goiburu eta zirkunstantzietan. Garaiko gerra baten erdian (zoritxarrez gaurkoak gogorarazten dizkiguna), porrota baten umore beltzean murgiltzen gara, gerra zibil absurdo baten umore absurdoan, gertaera haiek urrun egoteak ahalbidetzen duen umore ironikoan.
César Oroz