Karabi Karaba ipuin saioa Lodosan

Datorren asteazkenean, urriak 31, Ines Bengoaren Karabi Karaba haurrentzako ipuin saioa izanen dugu Lodosan, 18:00etan liburutegian. Gomendatutako adina: 4-8 urte arteko neska-mutilak eta iraupena 50 minutukoa, gutxi gorabehera.

Ipuin dibertigarri eta barregarriak dira Karabi Karaba ipuin kontaketa saioa osatzen dutenak. Umeen parte hartzea oso inportantea da saio hauetan ipuin kontalariak haurren laguntzarekin kontatzen baititu. Gianni Rodari, Enid Blyton, Sara Cone Bryant idazleen ipuinak dira saio honen protagonistak. Umeek ondo pasatzeaz gain irudimena elikatzeko aukera izango dute ipuin kontalariak ahotsa, gorputza eta zenbait objektu erabiliko dituelako bere helburua lortzeko: barrea eragitea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena