Euskarazko produktuen katalogoa 2012-2013

Euskarazko produktuen katalogoa 2012-2013Araba(7), Bizkaia(48), Gipuzkoa(46) eta Nafarroako(31) ehun eta hogeita hamabi Udal, Batzorde eta Mankomunitatek sortutako euskal produktuen katalogoa dugu hau; berau Euskal Herri osoan banatzen da, guztira 140.000 ale inguru. Katalogoak, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak biltzen ditu.

Liburuxka honetan haur eta nerabeei zuzendutako musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako materiala … topa dezakezue. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero jo katalogoaren webgunera hemen klikatuz, bertan informazio zabalagoa aurkituko duzu: produktu gehiago eta horien ezaugarriak, baita saltokietara iristeko aukera ere. Oharra: prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

Katalogoa pdf formatuan ikusteko. Informazio hau Garesko Euskara Zerbitzuaren bitartez eskuratu da.

Aurreko artikuluaKarabi Karaba ipuin saioa Lodosan
Hurrengo artikuluaAKORT talde garestarraren bideoklipa (Stereo – Berri Txarrak)