Garean elkarteak Kantuz Txiki saioen formatua eta kokapena berritu ditu eta joan den larunbatean saiakera egin zuen musika eskolako patioan. Arrakasta aparta, familiek interes handia erakutsi zuten eta patiora bertaratu ziren. Horren lekuko argazkiak.
Gainera, San Martin plazatik Los Llanos ingurura etortzeak izan du albo-ondorio positibo bat: terraza-giroaren interferentziarik ez. Ohikoa baitzen hainbat gurasok haurrak Kantuz Txiki saioan utzi eta, bitartean, inguruko terrazatean kontu-kontari ibiltzea. Musika eskolako pantioan, ordea, gurasoek ekitaldiaren parte izan dira eta haien seme-alabekin aritu ziten kantu, jolas eta dantzan. Aulkiaren inguruan bada ere.
Ikusita familien interesa, eta artisten disponibilitatearen arabera, ikasturtea amaitu bitarte emanaldi berriak izanen dira.