Euskara koloretsu, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

Euskaraldiak jada bi hormirudi “ohi” izan ditu Lizarran. Aurrenekoa, lehen edizioan, Kale Nagusian dago, baina zirriborratuta eta bigarrena, alde zaharreko Nabarreria kalean, Udalak ezabatu zuen nahaste baten ondorioz. Larunbat honetan magoturiko hirugarrena da, eta Axpi artistaren beste obra batean oinarritu dira egiteko.

Zinez koloretsua eta alaia da honakoa eta, aurrekoetan “Euskaraldia” hitzak baldin bazuen protagonismoa, oraingoan “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”, mezu ederra gazte-giroa dagoen lekuan egoteko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena