Jon Arretxe, idazlea eta bidaiaria, datorren asteazkenean Lizarran izanen dugu “Hamaika bidaia, hamaika liburu” ikus-entzunezkoa aurkeztera.
Oraingo hau mundu osoan zehar egindako bidaietan oinarritutako emanaldia izanen da. Bere bidaia guztien errepasoa eginen du hiru alditan banaturik: lehenik, bidaia laburren sasoia; gero, bidaia luzeena, eta azkenik, idazteko helburuz egindako bidaiena. Dena irudien bidez eta munduko musikez lagunduta. Ez galdu “Akuna matata”, “Tubabu”, “Tuparen seme-alabak”, “Griot”, “7 kolore” eta beste hamaika libururen egilea den basauriar idazlearekin disfrutatzeko aukera.
Martxoak 26, astezkena, 19:00etan, Lizarrako Liburutegian