(Argia aldizkaritik hartutako argazkia)
MARTXOAK 20, gaur, osteguna, 19,30ean Garesko liburutegian. “Euskal mitologia”, Ixabel Milletekin.
Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera eta nahasia: Mari, Basajaun, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolako izanen zen garai hartako mundua? Pertsonaiez eta mitologiaren antolamenduaz hitz eginen dugu gure arbasoen mundura hurbilduz.