Mintzapraktika duela 30 urte baino gehiago jarri zen martxan lehenengoz Donostian, Bagera elkartearen eskutik. Eta gerora Euskal Herriko dozenaka txokotan, besteak beste Lizarra eta Izarbeibarren. Izan mintzakide, eskaini mintzapraktika, egin mintzalagunak!
Ordutik, milaka dira urtero egitasmo honetan parte hartzen duten pertsonak. Helburu oso ezberdinak dituzte, batzuek euskaraz hitz egiteko aukerak eta guneak bilatzen dituzte, beste batzuek, euskara praktikatzeko nahia dute eta askok, harreman berriak euskaraz sortzea nahi dute. Euskara da beraz, pertsona guzti hauek batzen dituena.
Izen ematea: https://taupamugimendua.eus/mintzapraktika-izena-ematea/




