Liburu gomedioa Luzia Etxeberriaren eskutik: Miñan, Amets Arzallus/ Ibrahima Balde. SUSA, 2019
Bere anaiaren bila Mediterraneoa gurutzatu duen pertsonaren istorioa da, alegia, Ibrahima Balderena. Narrazioak Ibrahimak bere jaioterritik, Guineatik, bere anaia txikiaren bila Europara egiten duen bidea kontatzen du lehenengo pertsonan. Liburua gomendatuko nuke etorkinen auzia lantzeko ezin hobea delako, pertsona baten bizipenetan oinarritutako narrazioa baita, eta bertan ikusten da zehaztasun handiarekin etorkin batek Europara iristeko pairatu behar dituen egoerak eta horrek dakarren sufrimendua. Gainera, auziaz hitz egiteko eta hausnarketa egiteko balio duen liburua da.