Irakurketa gomendio berria: Tximeleta belarriak

Ekoloreren eskutik, irakurketa gomendio berria: TXIMELETA BELARRIAK (5-8 urte), “Lehen irakurleak” bildumakoa. Luisa Aguilar/ Andre Neves (ilustratzailea). PAMIELA – KALANDRAKA, 2009

Liburu hau Maddi bere protagonista bezain zoragarria da. Maddi irudimen handiko neska bat da, berak eta bere amak bakoitzaren berezitasunak ederrak direla umorez erakutsiko digute, aniztasuna balorean jarriz.

Kolorez beteriko liburua da, ilustrazio oso ederrak ipuin hau osatzen dutenak. Apal guztietan egon beharko zen liburu bat da, autoestimua lantzeko eta gure burua maitatzeko. Maddi ezagutu nahi duzue? Ziur baietz!

Aurreko artikuluaEman izena igandea baino lehen: ardo gazta dastaketa Euskaraldiari ekiteko
Hurrengo artikuluaEuskaraldia ekitaldiak Lizarraldean, xehetasunak, izen emateak…