“Indarkeriak hamaika aurpegi ditu” bideoa

Lizarrako udaleko Berdintasun eta Emakumearen Arloaren enkarguz Simetria ekoiztetxeak eginiko bideoa dugu albiste honen goiburuan. Bideoan emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, Lizarra eta Lizarraldeko hirurogei ingururen ahotan mezua zabaldu nahi izan du Udalak.

Iaz Lizarrako jaietarako bideo bakarra egin bazen euskara eta gaztelania tartekatuz, “Irtenbidearen parte izan nahi dut“, aurten bi bideo ezberdin egitea erabaki da. Eta, horrekin batera, hona hemen Udaleko Berdintasun Sailak zabaldu nahi duen mezua:

Aurten ere, Estella-Lizarrako Udalak, azaroaren 25eko ospakizuna dela eta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri du. Oraingo honetan, arreta berezia jarriko diogu emakumeen aurka egindako eguneroko Indarkeriari, emakumeen bizitzan eta osasunean kalte handiak sortzen baititu.

Horretarako, “irtenbidearen parte izan nahi dut” gure kanpainarekin jarraituz, kanpainari buruzko informazio guztia jarriko dugu zure eskura, baita ere kanpainaren kartela, diptikoa programazioarekin, bideoa “indarkeriak hamaika aurpegi ditu”, Estella-Lizarrako lagunek egindakoa, esku lila, txapa bat, baso-azpikoa, adierazpen instituzionala, bandoa, eskela 2014an hildako emakumeen eta haurren izenekin, lankidetza Estella-Lizarrako ORDOIZ Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroarekin, itunpeko ikastetxea Nafarroako Gobernuarekin eta gure herriko posta kanpaina espezifikoa.

Herritar gisa bideoa ikustera, entzutera eta hedatzera gonbidatu nahi zaitugu, baita ere kanpaina osatzen duten gainerako euskarriak. Bideo bat ez, bi bideo.

Bideoak: Euskaraz eta Gaztelaniaz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena