Ikastolaren 50. urteurren festa

Maiatzaren 6an, larunbatarekin, Lizarra ikastolan ikasle eta langile ohien festa eginen dute, 50 (+2) urteurrenean. Pandemia dela eta bi urtez atzeratu da ospakizun hau eta orain bero-bero dator!

Egitaraua: 12:00etatik 22:00etara. Bertso-bermuta, pintxoak, bazkaria eta musika. Menua: Txorizoa eta urdaiazpikoa. Entsalada mistoa. Oilasko eta marisko paella. Etxean egindako flana. Kafea eta txupitoa. Txartelak bulegoan salgai, 30 euroan, bazkaria eta zapia.

Aurreko artikuluaIrakurketa aholku berriak: Lurraz beste eta Ilargiaren alaba
Hurrengo artikuluaBisita gidatua eta bazkaria: Irantzuko arroila (izen ematea maiatzaren 6ra arte)