III. Mendi Astea, egitaraua. Ostegunean Ekaitz Maizen “Harri gosea” diaporama

Mendizale elkartea

Astelehenetik eta ostirala bitarte egunero 20:15ean jarduera bat izanen dugu Lizarrako Mendizale Elkartearen eskutik. Hauen artean osteguneko euskarazko emanaldia nabarmenduko dugu:

Harri gosea“, Ekaitz Maizekin (Hasiera batean Irati Andarekin egitekoa zen diaporama emanaldia baina azken orduan ezin izan du)

Azaroak 5, osteguna

20:15ean Maria Vicuña Gazteriaren Etxean.

Horrekin batera, larunbatean Llanos Aisialdi gunean dokumentala emanen da, eta igandean Mendizalearen bazkaria eta beste hiru txangorako hitzordua eginen dira, haur zein helduendako.

Ekaitz Maiz, Harri Gosea, Etxauri:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena